XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ama Birjiñak Jesusekin bat
otoitz egiten zuana,
eta etxeko lanak egiñaz
jarri berentzako jana.
Jose santuak oso gustora
egiten arotzen lana,
Jainko-Semeak ta bere Amak
izateko bear zana.

Ezjakiña naiz misteriozko
bizitza au esateko:
Jaunak nai zuan Ama Birjiñak
merituk irabazteko.
ta jakin zezan lege berria
besteai erakusteko.
Jesus serio jarri zitzaion
ta illun ezagutzeko.

Aingeruari eskatu zien:
Esan neri barkatzeko,
nere biotza urtu ez dedin
gauza nadiñ maitatzeko.
Erantzun zien: Andre Erregiña,
Jauna dezu laguntzeko,
biotz umillai begira dago.
poztu miñak ez galtzeko

Jaunak etzion kaso egiten
Birjiñari samiñetan,
baiñan beraren egiteakin
alaitutzen zan benetan.
Birjiña miñez eta negarrez
zan egun askoetan.
Jaunak ondoren grazi-bizitzan
jarri zuan goienetan.

Ondorenean Birjiñak esan
zion Jesusi benetan:
Barka eidazu uts egin badet
nere eginbearretan.
Erantzun zion: Ama nerea,
ipintzen nazu pozetan;
Aitaren naian jarriko zaitut
Lege Berriko gauzetan

Ama Birjiñak bere ordutan
beti egin zuan lana:
jana ipiñi, Jose serbitu,
ondo jarri bear zana.
Birjiñak Jesus biraltzen zuan
aita ordekuangana,
laguntzen zion arotz-lanetan,
Jose poztutzen zan dana.

Ama Birjiña eta San Jose,
Jesus Aurtxoa artuta,
urtero juaten ziran Tenplora
legeak obligatuta.
Gizasemeak bakarrik zeuden
Juan zaitez aginduta;
Jose santua alai juaten zan
Ama-Semek lagunduta.